|
“ Jainkoarenganantz zeure arpegia itzultzen ari zaren
hori!
Itxi itzazu zeure begiak beste gauza guztiekiko eta
ireki itzazu Guztiz Aintzatsuaren barrutira.
Nahi duzun guztia Berari bakarrik eskatu iezaiozu;
bilatzen duzun guztia, Beragandik bakarrik bilatu ezazu.
Begirada batez ehun mila itxaropen ematen ditu Berak;
ikuskatze batez, ehun mila gaisotasun sendatezin sendatzen ditu Berak;
begiratze batez, edozein zauritan osagarria ezarten du Berak;
samintasunaren girgilutik askatzen ditu bihotzak Berak. Egiten
duena egiten du Berak, eta guk zer egin dezakegu? Bere gogoa
betetzen du Berak, laket Zaiona agintzen du.
Beraz, zuretzat hobe da burua makurtuz
menderatzea, eta Jaun Guztiz Errukitsuagan zure ustea
ipintea.”
“ Jainkoaren adiskide guztiek... ahal duten
heinean eman behar lukete, nahiz eta emaitza horiek apalak izan.
Jainkoak ez dio sakatzen arima bati beronen ahalez gain. Emaitz
horiek egoitza guztietatik eta sinesle guztiengandik sortu behar
lirateke...
Jainkoaren adiskideok! Ziurtasuna izan ezazue,
emaitza horien ordez, zuen nekazaritza, irabazte ugariz eta obari eta
dohai onez bedeinkatuak izango direla. Ekintza on batez datorrenak,
bateko ehun hartuko ditu saritzat. Jainkoaren bidean beren
aberastasunak irazten dituztenak Jaunak ugaritasunez sarituko
dituenaren zalantzarik ez dago.”
|