Asko dira alderdi askotatik
datozen ahotsak hezkuntza moralaren berrikuste bat eskatuz jarduera
hezkuntzazkoan ikuskorrago bihurtuko duena eta era integratuan giza
izaeraren alde desberdinei kontu egingo dieten proposamenetan erroturik
egongo dena. Ez da alferrik, Haurraren Eskubideei buruzko Nazio
Batuetako Konbentzioaren arabera, gure haurtzaroak eta gaztaroak duen
eskubiderik garrantzitsuenetako bat hezkuntza moralerako duen eskubidea
da hain zuzen ere.
Hezkuntza morala –edo
baloreetan hezitzea– tresna eraginkor bihurtu behar da gure haur eta
nerabeak gaituko dituena subjektu etiko bihurtzeko, hau da, beren
garapenaren egile aktibo, beren izaera heltzearen eta gizartearen
beraren eraldatzearen pertsona arduratsu. Prozesu honek eskatzen du,
bidezko kontrapartida gisa, bere eremu guztietan, eta ez bakarrik
hezkuntzazkoan, helburu hori berori burutzeko ekarpenak egiteko prest
dagoen gizarte bat. Funtsezkoa da ekuazio hezkuntzazkoaren aktore
desberdin aitortuen lehiakidetza erreala sustatzea. Nola familia,
haurraren lehen hezitzaile gisa, nola hezkuntzako profesional,
komunikabide, edo organismo nazional edo nazioartekoek berek era
arduratsuan lagundu behar dute giza bizikidetza sostengatzen duten
baloreetan oinarrituriko hezkuntza moral bat zehazten. Beraz, gainditu
beharreko lehen oztopoetako bat da praktikaezina dela aitortzera
daramana –bai sotto voce, edo egiteen bidez– sinesten direla
esaten deneko baloreak zehaztu beharko lituzkeen kontsentsua. Kontsentsu
hori, bitxia badirudi ere, egile horien berorien arabera bizikidetza
zibilizatuaren oinarrizko osagai dena.
Zinez aitortu beharra dago hezkuntza moralak
gure hezkuntza-sisteman izan behar duen tokia zama historiko eta
belaunaldietakoak gainditzearen baitan ere badagoela, zeinek eraman
baitute hezkuntza morala kontzebitzera edo arbuiatzera doktrinatze
(zibiko edo erlijioso) huts gisa, erlijioaren ordezko diziplina, edo
kortse moralizatzaile gisara. Irudi estereotipatu horiek nagusi diren
bitartean ez da harritzekoa etikak edo hezkuntza moralak ozta-ozta
aurrera egitea gaur errealki existitzen den kurrikuluan.
Aldi berean, gertakari ziurra dirudi, praktikan,
gure hezkuntza-sisteman eduki akademikoak nagusi direla etikoen
kaltetan, moralki ona denaren ezagutze hutsa gainditzeko gai diren
metodoak artikulatu gabe. Emandako informazio etikoaren parte handi bat
antzua gertatzen da teorien aurkezpenetik haratago ez doalako. Beste
parte bat kaltegarria gertatzen da, zeren joera eta desira primarioenei
barrenean onarpena ematera mugatzen baita. Gainera, ez dira ugari eta ez
dira bultzatzen ahalegin berritzaileak, praktika hezitzailen uztartzen
dituztenak jarduteko nahiumena, baloreak, sentimenduak eta zorroztasun
intelektuala. Sentsibilizazio-teknikek berek ez dute lortzen aldaketak
eragitea pentsatu, sentitu eta jarduteko eretan. Beharrezko da, beraz,
marko kontzeptuzko bat eta metodologia bat asmo onak ekintza on
bihurtzea ahalbidetuko dituztenak.
Horrek guztiak egiten du gure hezkuntza-sistema
babesgabe agertzea, edota neutral bere buru aitortzea, zuzenean edo
zeharka afektatzen duten gertakari sozialen aurrean: bortxakeria
areagotzea oro har; eskola-diziplina eza gehitzea; ikastetxeen zuzkidura
materialean desberdintasunak izatea; irakasleriaren egonkortasun eza eta
prekarietatea; gorabehera handiagoak belaunaldiarteko eta kulturarteko
elkarrizketan; bikoteen hausturen ugaltzea; anorexia edo depresioaren
gisako psikopatologia emozionalen areagotzea; arrazakeria eta fanatismo
erlijiosoaren hedatzea jarrera materialista eta kontsumismo arduragabeko
jarreren presentzia handiagoa. Errealitate honek planteatzen dituen
eskari hezkuntzazkoez haratago, ez da ahaztu behar, gainera,
globalizazioak berekin dakartzala arazo nobedadetsuak hezkuntza mailako
eskakizun saihestezinekin: dibertsitatearekiko arreta, kulturaniztasuna
eta abar.
* * *
Bahᦣ146;u’llᨬ Fede bahᦣ146;í¡²en sortzaileak, giza
izatasuna ikuspegi espiritual batetik kontsideratzera gonbidatzen du,
zeinean pertsonaren duintasuna eta bizitza honetan duen betekizunaren
zentzua berresteaz gainera, azpimarratu egiten baitira hezkuntzaren eta
gizateria bere osoan harturik duen etekinaren arteko lokarri estuak:
Gizakia da Talisman gorena.
Hala ere, hezkuntza egoki baten gabeziak bere baitan daukanaz gabetu
du. Jainkoaren ahotiko hitz baten bidez izatera deitua izan zen;
beste hitz baten bidez bere hezkuntzaren Iturria ezagutzera gidatua
izan zen; eta beste hitz bat gehiagoren bidez babesturik geratu
ziren haren geltokia eta helmuga. Izaki Handiak dio: Kontsidera
ezazu gizakia balio preziagaitzeko harribitxien meatze gisa.
Hezkuntzak bakarrik jar ditzake agerian haren altxorrak eta
gizateria haietaz baliatzea ahalbidetu.
Bahᦣ146;í ‹omunitateak kontsideratzen du gizakiaren
dimentsio espirituala oinarrizkoa dela eta bai haren gaitasun fisikoek
eta bai arrazionalek gizateriak metaturiko ideal goitarren emari eskerga
adierazi behar dutela. ‘Abdu’l-BahᲥn hitzetan, erlijioaren asmoa da
"etorkizuneko bizitzan zoriontasuna eta honetan izaeraren
errefinamendua" lortzea. Beraz, hezkuntzaren helburu nagusia da jarreak
eta praktikak elikatzea giza ahalmenak jaregin eta pertsonei aukera
emateko ez bakarrik garapen tekniko-profesional maila handiago bat
lortzeko, baizik eta ulertzeko nor garen, zer helburutarako existitzen
garen eta, zer printzipiok arautu behar dituzten gure bizitzak, zeren
izatea eta egitea pertsonaren dimentsio bereizezinak baitira. Galdera
hauek ezinbestean doaz gizonezko eta emakumezkoekin haien bizitzan zehar
eta horiei nola zientziak hala erlijioak, bakoitzak bere
berezitasunarekin eta bata bestearekiko elkarrizketan, erantzun egokiak
ematearen betebeharra dute. Ez dago erabat moraltzat jo daitekeen
hezkuntzarik egonkortasun emozional handiago bat eta gizateria oro har
harturik ongizatea emateko benetako gaitasuna ematen ez baditu.
Planteamendu horren arabera, hezkuntzak gaitu
egin behar ditu gure haurrak eta, izatez, pertsona guztiak (hezkuntza
iraunkorra) kontzientzia edo bereizmen moralak gara ditzaten, zeinek
pixkanaka aukera emango baitie gizaki guztiok partekatzen ditugun
baloreak. Beraz, gure neska-mutikoak beren izaera espiritual propioaren,
bizitzan duten asmoaren eta ongi komunari egin behar dioten ekarpenaren
ulerkuntza argi bat lortzea ahalbidetuko duen gaitze bat izan behar du.
Prestakuntza morala bereizi behar da –era berean– belaunaldi berriek
beren bizimodu propioa planifikatzeko ahalmenaz eta beren bizi-estiloa
interes propioetara egokitzen dela eta besteenekin harmonizatzen dela
sentitu behar dute. Konbikzio, konfiantza pertsonal eta askatasun-zentzu
arduratsu horiek ez dago pertsonei ezartzerik, ezta halabeharraren
baitan uzterik ere.
Ez da aski printzipio onak aldarrikatzea, baizik
eta hezkuntza-sektore guztien artean bitartekoak eta estrategia
praktikoak bideratu behar dira gure haurrei beren bizitzetan txertatzen
lagunduko dizkietenak eta haien prestakuntza-zikloan eraginkortasunez
lantzen. Hezkuntzak gure haur eta nerabeei beren eskubide eta
erantzukizunez jabeturik hazten lagunduko dietenak izan behar dute,
beren helburu propioaren egilea izan daitezen eta izaki autonomo eta
teknikoki kualifikatu bihur daitezen; kontsumitzaile kontziente izaten
lagundu behar die, beren ingurune naturalarekiko pertsona begirunetsu
izaten, adiskidetze eta elkarrizketa-espirituaren ezaugarria dutenak.
Hitz batean, munduko hiritar gizartearen eraldakuntzarekin
konprometituak eta sufritzen dutenekin eta ez kasualitatez aukera horiek
berak ez dituztenekiko solidario.
Pertsonaren eta gizartearen arteko erlazio
guztiz estuaren ondorio gisa, beharrezkoa da hezkuntza moraleko
egitarauek eraldatze-prozesu banako eta kolektiboak bultzatzea, halako
moldez, non haur bakoitzak kontzeptuak, baloreak, jarrerak eta
trebetasunak garatu ahal izango dituen, erabakiak hartu eta giza
elkarrekintzan sormen eta elkarlaneko jarraibideak destolesteko aukerak
emanez. Prozesu bikoitz horretako osagai nagusiak izango dira, adibidez,
gizakien bataasun eta elkardependentziaren kontzientzia garatzea,
kultura-dibertsitatea prezatzea, gizaki bakoitzaren potentziala
ezinbestekoa delakoaren hautemapena zibilizazioa aurrerantz eramateko
etengabeko aurrerabidean, eta zibismo eta zerbitzu komunitarioko zentzu
indartsu baten garapena, gizateriaren premiei erantzuna emango diena.
Pertsonaren garapen morala eta gizakiaren
dimentsio espirituala lantzearen arteko harreman estuak ezinbesteko
bihurtzen du eskola begiratoki pribilegiatu gisa eskaintzea, hartatik
giza ahaleginaren fruitu historikoetara sarbidea izateko haien kulturen
aberastasun eta askotarikotasun betean. Ildo horretatik, bultzatu
beharko litzateke gure neska eta mutikoek gizateriaren ondare espiritual
eta erlijiosoa balioets eta preza dezaten, munduko erlijio handien
monumentu literario eta erlijiosoak ezagut eta preza ditzatela, eta uler
dezatela kulturarteko eta erlijioarteko elkarrrizketaren dinamika, izan
ere horretara bideraturik baitago gure planeta. Ezagutzarik gabeko
tolerantzia beste ezer baino areago da axolagabekeria. Gehiago oraindik,
giza baloreak ez dago ulertzerik historiaz eta gaur egunko errealitateak
hartzen duen kulturarteko eta erlijioarteko dimentsioaz kanpo. Eginkizun
zibilizatzaile horrek bere baitan dituen erronketarako gure seme-alabak
prestatzea bakegintzaren eta giza arazoen planetizazioaren oinarrizko
atala da.