|
Shoghi
Effendi-k (1) Jainkoa Igaroten da delakoan esaten du, 1858.
urtean Tigris ibaiaren bazterretan bere gogaketan murgildurik
zebilelarik, liburu hau osatzen duten "harribitxi bezalako esaldiez"
goi-argitasun nola izan zuen Bahá§µ'llá¨k (2). Shoghi Effendik
adierazten du, Fatimih-ren Liburu Izkutuaz bat datorrela idazlan
hau, eta Liburu hori, uste denez, Alí ‰manaren bitartez Gabirel
Aingeruak ezaguterazia izan zela, Iragarlea hil ondoren Muhammad-en
alaba nahigabetua pozerazteko; gizakien ezagutzatik izkutuan izan da
liburua orain arte."Gizakien gogoak berbideratzeko, arimak
onbideratzeko eta jokaerak zuzentzeko, munduko bizitzara jaurtiriko
gogo legami eraginkor" bezala azaltzen du, eta Egilearen idazlanen
artean gailen mailan ezertez du.
Igarotako
aroetan izandako iragarkizun guztien muina eta osotasuna ageri ditu,
duen esakunzahar adierazkeran. Iragarkizunak dioenez, mezulari eta
Iragarle guztiak, Qa'im bera ere, Agindutakoak haizetara goratu duen
ikurrin berorren azpian dago bere Irakasketen Muina ere. Hitz
Izkutuak ez da laburtzapen bat, eta ez araututako aldarriketa bat
ere. Sortzekizun berri bat da. Idazki Santu guztien iragazketa bat
da. Igan aroetako Argitsu nagusiak bateratuz Argi bakar batetan
batzen diren erdigunea, Jainkoaren Atzo guztiak Gaur bilakatzen
diren erdigunea da.
Izandako Gogo
Buruzagi guztien arnasaz blaituriko gogo indar bat bezala emana
zaigu, eraginkorra, beharrezkoa, hedakorra, eta giza endaren
eraberritzea lortzeko giza bizitzaren bihotzean tinkoki errotua.
Liburuak bi
zati ditu: arabieraz idatzia hasieratik lehena, eta parsieraz
idatzia bigarrena. Bi zatietako gaia eta azalkera oso antzekoak
direna, berehala ohartzen du irakurleak, baina hizkuntzaz gainetiko
ezberdintasunak. Arabierazko zatia, parsierazkoa baino laburragoa
da, hogeitabost orrialde bata eta berrogeita bat bestea; apalagoa,
zuzenagoa, zehatzagoa eta etikadunagoa da arabierazkoa, eta
norberenagoa, atseginagoa, mistikoagoa eta olerkitsuagoa bestea.
Arabierazko esakun guztiak "Semea"ri zuzenduak dira eta
parsierazkoak era ugarigotan eginak: "Itzal Suntsikorra",
"Paradisurik Goreneko Biztanleok", "Nahiaren Muina", "Ene
erregetzako Adiskidea", "Lurreko Aberatsak", "Munduko Herriak",
"Lurraren Zanpatzaileok", "Ibilkariok", "Hautsetatik Sortua Zaren
Sasitza" eta holako beste esaldi asko. Gizaki bati zuzendurikoak
dira arabierazko esakunak, 66. 68. eta 69.a izan ezik besteak;
parsierazkoak ordea, hogeita hamahiru ditu taldeei
zuzendurikoak. Ezberdina da Egilearen tonua zati batetik bestera:
arabierazko idazlea maixu maitakorbat da, eta parsierazkoa,
irakasten duen maitale bat. Parsierazko zatian Azalkundea bera da
erabilgai sarritan, adibidez, 15, 16, 17, 23, 24, 29, 34, 35, 45, 46
eta 52. esakunetan; eta kondairako gertakizunak, 19. 63 eta 71.ean
esaterako. Baina idazlanaren izatasuna azalduz arabierazko zatiari
egindako aurritzak balio du pertsierazkoarentzat ere: "Hauxe da
aintzazko erreinutik jaitsi dena, indarraren eta agintearen mihiak
aldarrikatua eta izandako Iragarleek iragarria..." Eta pertsierazko
zatiaren ondorenitza, arabierazko zatiarentzat ere bada. Gainera,
liburua osatzen duten esaldiak, ehun eta berrogeita hamahiru,
alkarri hain lotuak dira eta batak besteaz zerikusi dutenak, guzti
orekatu bat osatzen dutelarik.
Izan ere,
bakoitzaren esperientziaz edo alkarren artekoaz ere, bakarrik ulertu
daitezken idazlan horietako bat da Hitz Izkutuak. Guk
gogoaren ilunabarrekoak garenok, eta oraino hein batean alde ilunean
aurkitzen garenok, zalantzatsu izatea eta urrezko ratxea gurtzeko
ohitura jatorriz hartu ditugunok, ezin dugu Hitz Izkutu hauen zentzu
sakona gureganatu, eta beroiek adierazten duten, munduari eta
bizitzari buruzko ikuspegia lortu ere. Urteak eta gizaldiak igan
beharko dute, gizakiak bere arima lotzeko erasortu izan dituen
kateak apurtu ahal izango dituen arte, eta luzaroan ez erabiltzez
galdu izan duen zolitasuna berriz lortu arte.
Lehen
esaldien, gizakiaren lurreko bizitzako helburu gorena eta benetakoa
zehazki azaltzen du, eta horretara jokatzeko bidea azaltzen du
Hitz Izkutuak idazlanak, bide hori, nahimena eta bihotz
zirrarak egokiro menderatzea izanez. Jesukristok ere xede horixe
azaldu izan zuen Talentuen Parabolan, bere otsein leialari Jaunak
hau esan zionean: "Gutxiren gain izan zara leiala, eta askoren gain
ezarriko zaitut" (3). Hitz Izkutuak idazlanaren beste alde batetan
zera esaten da, (4) "Jainkoaren betikotasuna lortzea eta bere
emariizkutuak irabaztera heltzea" dela gizakiaren helburua eta
itxaropena; "Jainkoak gizakientzat sortu izan dituen betikotasun eta
batasunez inguratzea arima, eta horrela, bere betikotasunaren
iragarkizuna izatea betikotasun guztirako"; "gizakia Jainkoarentzat
egina izan zela onartzea; beraz, bere mihia Jainkoa aipatzeko, bere
bihotza Jainkoaren etorleku izateko, bere gogoa Jainkoaren
iragarlekua izateko"; "Jainkoa maitatzea, Jainkoaren maitasuna heldu
ziezaion; (5). Jainkoak izendatu ahal dezan eta bere arima
bizi-gogoz bete ahal dezan"; eta "berandu gabe jainko maitasunezko
Paradisuan sartzea, Berarekin alkartzeko zeruko etxean". Helburu
guzti hauek barrukoiak dira, gogozkoak, Jainkoarekiko harreman zuzen
bat azaltzen dute; eta behin lortuz gero, ziurrak, benetakoak,
utziezinak eta betirakoak dira. Gizakiak horrela irabazten duen
kokagunea "aintzinakoa" da; mundu izadiaren zati bat da eta gizakia
sortzean barrukoa zen: bere ahaleginen bidez berera heltzen da
azkenez. Ez da materiala inola ere, beraz suntsitu ezina da.
Benetakoa da Iragarlearen begien aurrean eta horregatik iraunkorra;
Hitz Izkutuak honen irakasketen arabera, iraunkorra ez den
ezerk ez du merezi gizaki adimentsu baten ahalegina.
Hizkera
irudikor baten bidez azaldua izan arren, ez da zehaztasun gutxiagoz
azaldua helburua. Mezulariek horrelako hizkera zergatik erabiltzen
dutenez, 'Abdu'l Bahá²i galdera egin izan ziotenean berak honela
erantzun zuela esan ohi da: "inoiz ere ezin dira egokiro itzuliak
izanIragarleen iragarkizunak, gure hizkera txiroa eta akastuna
delako. Goregikoak dira beraien gogoketak, gizakien adimenek ulertu
ahal izateko argitasunaren eske otoitz eragiten diete. Egiaren
bilaketak gizakiaren gaitasuna sakonago egiten du eta
ikusmenaargitsuago, jakintsu harrokeriarik sortzeke".
Indar handiz
eta ehun irudi oso ederren bidez, zera azaltzen du Hitz Izkutuak.
Ahaltasuna, Agintea, Alkartasuna, Batasuna eta Bizitza. Jainkoaren
hasierako Sorketa ereduaren zatiak izan zirela; arabierazko
3,4,9,10,11,12,13,19,32,64,65.esaldietan eta parsierazko
23,27,28,29,30 eta 34. esaldietan bezala.
Gizakia zer
den eta nola sortua izan zen adierazten du; oraino altxor izkutua
izanik eta bere betidaniko izatean eta aintzinetako bere izatasun
amaigabean estalirik zela ere Jainkoak gizakiarekiko bere maitasuna
ezagutu izan zuela eta horrexegatik sortu izan zuela azaltzen du.
Beraz, ez zen izan bere maitasuna, maitasun horren ezagutza baizik,
Jainkoa bere sorketara bultzatu izan zuena. Egi sakon eta mistiko
honek badu parekoa agindu honetan: "Nire maitasuna zeugan dago,
ezagutu ezazu", (arabierazko 10). Eta barrurago joez, zerean ere
ageri da, "Aingeruei" buruz egin ohi den sailkeran, bederatzi
mailatan bereiziak izaten direlarik; gorengo mailan "serafin"
direlakoak, jakintza eta ezagutza duten aingeruak, eta urrengo
mailan "kerubin" direlakoak, maitasun aingeruak.
Maitasun
hauxe da gizakiaren indarra; hori ezagutzen duenean eta horren
barruan sartzen denean, hutsegitetik eta hiltzetik babesturik dago
eta betirako arriskurik gabe. Jainkoaren kriseilua da gizakia,
jainko beraren argia hedatzeko egina. Maitasun buztinez egina izan
zen eta jakinzaren muinak ematen dio izatea. Jainkoaren barrutia da
eta ez dirudi; Jainkoaren argi itzalezina da. Ezerezko eremutik
agerrerazi izan zuen Jainkoak, eta izatea duen edozein atomo eta
sorturiko guztiaren muina, bere hezketarako ezarri ditu. Ez dago
bakerik eta atsedenik beretzat, Jainkoaren mendeko izatean izan
ezik; ez dago zergatikorik itun izateko, Jainkoagandik urruntzean
izan ezik eta ez alai izatekorik ere, beragandik urrentzean izan
ezik eta ez alai izatekorik ere, Beragandik urrean izatean izan
ezik. Gizakiak Jainkoa maitatzen ez duen artean, Beragandik bereizia
izango da, Paradisutik urrun, asetasunik gabe, atsedenik ezean,
Jainkoaren maitasuna heltzen ez zaiolarik. Benetako sineslearen
bihotza bait da Jainkoaren bizitegia; gizakiaren bizitegia,
Jainkoarekin Alkartasuna da.
Gizakiaren
abagadunez eta emaitzez hitz egiten du Bahá§µ'llá¨k eta ekintzarako dei
egiten dio. Aberats eta martzal egin du Jainkoak; beretzat ezarri
zituen fruiturik ederrenak aintzazko zuhaitzean. Alkartasunezko eta
argitasunezko berriz agurtzen du Jainkoak; ahaltasunezko gogoz
indarra ematen dio; bere arpegiaren argiz bidea erakusten dio;
betikotasunerantz dei egiten dio, Jainkoaren ekintza goraltzea
eskatzen dio, Berak bere handitasuna agertu diezaion eta lurreko
gizakiak garaitza lortu dezan; maitasun arrosondoa bakarrik landatu
behar duen lorategia bezelakoa dela gizakiaren bihotza esaten dio,
eta irrikazko urretxindorrak bere lilurazko abestia kantatzen duela
bertan. Alaitasunaren mezularia dela heriotza, azaltzen du;
zuzentasunarekiko maitasunagatik bere maite Handiaren izenean mila
bizitza utzi ditzan axut egiten dio.
Arimak
Alkartasunerantz duen bidea, maitasunean datza, berau hain opakorra
eta betea izanez, Jainkoa ez den guztia albora uztea esan nahi
duelarik; bereiztasuna, opamena eta garbitasuna esan nahi du.
Bihotzez garbi direnak Jainkoa ikusteko saria izango dutela irakatsi
zuen Kristok. Bihotz garbi bat izatekoa da Hitz Izkutu hauen lehen
aholkua. Jainkoa maite izango badu, bere buruagandik bereizi egin
behar da gizakia; Jainkoagandiko onartzea bilatzeko, berea alde
batetara utzi behar du. Ez du aintzaldu behar bere izenean,
Jainkoarenean baizik; Jainkoagan izan behar du ustea eta ez bere
buruagan. Ez du bakerik aurkituko, bere burua utzi eta Jainkoagana
itzultzean izan ezik. Jainkoa izan ezik beste guztia utziz,
Jainkoaren arpegiaganantz itzuli behar du berea, eta Jainkoa ez den
beste guztia ahantziz, Berarekin alkartu behar du; Jainkoa ez den
laguntzailerik ez da bilatu behar, beste inork ez du inoiz asetuko.
Ez du aurkituko atsedenik munduetako eta zeruetako zabalera guztian,
apala eta Jainkoaren mendeko izatean izan ezik. Benetako
maitasunaren ezaugarria, indartsutasuna eta jasamena dira eta
maitale zintzoak larrialdia irrikatzen du, bihurriak barkamena eta
bekatariak errukiairrikatzen dituzten bezala. Izan ere, Jainkoaren
atseginez hain pozik izan behar luke gizakiak, Berak agintzen dion
guztiagatik hain eskerronekoa, guztia utzi eta martirien heriotza
bilatu behar bait luke (6).
Gizakiak
berez du izaki gaizto bat bere barruan; Satan bat du, baina aingeru
bat ere badu. Bahá§µ'llá¨k horri buruz hitz egitean beste leku batetan,
Hutsegitearen Muina izana ematen dio. Hitz Izkutuak honetan,
alde batetik, honela izendatzen du gizakia: "Alferkeriaren Muina",
"Munduaren Menpeko Zaren Jopu Hori", "Inkernuaren Mamia", eta
"Hautsetatik Sortua Zaren Sasitza", eta beste alde batetik, "Ene
Anaia" eta "Ene Erregetzako Adiskidea". Ura suarekiko alkartezina
den bezala, izaki gaizto edo neu hau ere alkartezina da goragoko
izakiarekiko; Jainkoaren etsaiarekin bat egiten du; neu horren
eraginez bidea galdu eta hondatu egin daiteke gizakia;
Jainkoarengandik urrun izan; nagikeriazko ametsez arrailtzen bait du
gizakia, edo Jainkoarekin lehiaketa eginez, alferreko bilaketa
batetara bultzatzen du (7).
Igandako
Iragarkuntza Aroaren ikustarloan ohar eginez, zera ageri zaigu,
gizakiaren izaki gaizto hori onari gailendu egin zaiola orain arte.
Honela ikusten du Bahá§µ'llá¨k gizakia: bere gogoz eta ekintzaz
txirotua eta ahuldua, bere alferreko ameskerietan eta irudikizun
hutsaletan murgildua, Jainkoaren aurka susmati eta bihurri, eta
horrela, bere itxaropena aienatzen, amaibako lotsakizuna aukeratzen,
mundu honi eta neu horren espetxean katez bere burua lotzen,
Paradisua, mundu hilkor hau den hauspilaz trukatzen (8).
Izaki gaizto
horren indar suntsitzaile zorrotza agerian ezarria da liburu
guztian, eta ohar egiten zaio gizakiari, etengabeki bere aurka
jokatzeko duen beharrari buruz. "Zeugandik urrundu zaitez" agintzen
zaio, "ez da izango bakerik zuretzat, zeure buruari uka egiten ez
diozun bitartean; zure ustea Neugan ezartzea dagokizu, eta ez zeure
buruagan". "Nire arpegiaganantz itzuli ezazu zeurea eta utzi ezazu
Neu ez beste guztia" (9).
Jainkoa nahi
duenak beste inor ez duela bilatu behar, adierazten zaio; bere
edertasuna ikusi nahi duenak, munduaren eta berak duen guztiaren
aurrean begiak itxi egin behar ditu. Jainkoaren gogoa eta beste
baten gogoa, ezin dira bizi batera bihotz batetan (10). Bihotza
nahikeriaz eta inkernuz zikindua den bitartean, Jainkoarekin ezin da
alkartu. Amaibako bizitzaren ardaua edatea nahi badau gizakiak,
aberastasunaren kutsadura garbitu egin beharko du, opakortasunezko
iturrian (11). Jainko jakintzaren hazia gizakiagan erne eta garatu
ahal dadin, ereina dagoen bihotzeko lurra garbia izan behar da, eta
arriskugetzaren eta uste osoaren urez garastatua izan behar da hazia
(12). Zuzentasunezko Ao honetan benetako sinesleek inoiz ikusi izan
ez diren sariak lortu ditzaketela, ohar egiten da; sinestearen
neurtzaile diren arauak ere berdinki handiak dira, eta sinesleari
eskatzen zaiona zera da, neukeriaren eta itxurakeriaren hautsetatik
garbituak izan daitezela bere ekintzak eta aintza-mahaikoen
oneritzia izan desala; Gurtuaren aurrean gizadia epaitzen dutenek
ontasun hutsa bakarrik onartuko bait dute, eta garbitasun hutsezko
ekintzak bakarrik.
Heldu nahi
duen arimak duen zereginik behinena, neu hori menderatzea eta
norberekeriazko gurariak uztea da. Sinesleentzako azken axut batekin
amaitzen du Bahá§µ'llá¨k idazlan etiko hau: "Eskuzabaltasun bidean zuen
ahaleginek erakutsiko dutena ikusia izan daitela orain". Sortzaileak
akats hau utzi du gizakiaren berezko izakeran eta horren aurka
burruka egiteko askatasuna eman dio, gizakiak bere egintzaren bidez
"ni ezagutzea (Jainkoa) eta nire Edertasuna isladatzea merezi
dezan".
Neu hori
izango ez balitz, gizakiak ezingo luke irabazi gorespenik eta
saririk; neurketa saiorik ez litzaioke egingo agian, eta
larrialdirik ere ez luke izango, automata bat izango bait litzateke.
Ahalegin eskakizun honek, jokatzeko askatasun honek, lurra oinaze
leku bihurtu dezake, baina eraberean garaitza leku ere egin dezake,
lortzen duen gogozko gailentasuna gizakiaren bere egintza bat izango
bait litzateke, bere ezagutzaz, asmoz eta ekintzaz, zuzentasunaren
lege oparoaren babesean lortua. Merezimendua lortzeko abagadune hau
ez da izango "etorkizuneko munduan". Hor, bere aurrerakuntza
lortzeko, bere ekintza eta zuzentasunaren beharrean ez da izango
gizakia, Jainkoaren errukiaren beharrean baizik. Beraz, hemen eta
orain abagadune honetaz baliatu dadin aholkua ematen dio gizakiari
Bahá§µ'llá¨k, ez bait da errepikatuko. Beste alde batetan adierazten
den bezala, alde batera utzitako eta orain betirako galduak diren
abagadunez jakitun izatean datza infernuetako sua. Jainkoaren
garaitzaren zantzu bat da Hitz Izkutuak eta gizarteari
buruzko bere aintzinako xedearen betekizunarena. Hainbeste
argitasunez argitua den libururik ez da azaldu izan inoiz, eta
lehenago ere horrelakorik ez zaio eman ahal izan gizarteari.
Berorren baitan ditu Iragarkizun guztiak batean, berauen osotasunean
beteak, ahaltasunean berriztuak eta Bahá§µ'llá¨ren hitz burutzaileen
bidez batasun bikainera eroanak. Hasieratik orain arte izan diren
Ekialdeko eta Mendebaldeko Iragarle guztien batasunaren Ikurra da;
bere gainean Bakerik Handiena eraikia izango den Sineskera
Orokorraren Ikurra.
George
Townshend
Oharrak
(1) Shoghi Effendi,
Bahá§µ'llá¨ren biloba, Bahá§ Fedearen Jagole izendatu zuen 'Abdu'l Bahá«,
eta hau, beronen Aita zen Bahá§µ'llá¨k izendatu izan zuen bere Hitzaren
Adierazle eta bere Fedearen Buru izateko
(2) Bah᧵'llᨠ(1817 -
1892), Bahá§ Fedearen Sortzailea; erlijio guztietako iragarkizunetan
agindutako Munduko Mesias bera zela aldarrikatu zuen.
(3) San Mateo 25: 21
(4) Arabierazkoan 2, 16,
46, 48. Pertsierazkoan 56, 71.
(5) Arabierazkoan 1, 4,
6, 64.ena Pertsierazkoan 29, 66.ena.
(6) Arabierazko 1, 7, 8,
15, 16, 17, 40, 45, 46, 47.
(7) Arabierazko 5, 23.
Pertsierazko 16, 29, 30, 31, 33, 44, 50.
(8) Arabierazko 13, 14,
15, 22. Pertsierazko 21, 74
(9) Arabierazko 7, 8,
15, 16.
(10) Pertsierazko
31.
(11) Pertsierazko
55.
(12)
Pertsierazko 36.
|