1- 800 - 22 - UNITE

Bahá'í Fedeari buruzko informazioa Estatu Batuetan

wpe37.jpg (4790 bytes)

Bahá'í Fedearen eta haren mundu mailako erkidegoari buruzko aurkezpena

back.gif (1872 bytes)home.gif (1918 bytes) next.gif (1898 bytes)


Bahá'í-ak

magazinari buruz


Home :
Atarikoa

Edukia: edukia
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í-ak
bullet.gif (837 bytes) Batasuna
dibertsitatean
bullet.gif (837 bytes) Bahá'u'lláh
bullet.gif (837 bytes) Giza eta moral
irakaskizunak
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í Fedearen
sinesmen izpiritualak
bullet.gif (837 bytes) Gobernazio
sistema globala
bullet.gif (837 bytes) Mende bat hazten
eta hedatzen
bullet.gif (837 bytes) Arazoei aurre
egiteko era berriak
bullet.gif (837 bytes) Mundu Orden Berri
bateruntz

Batasuna dibertsitatean

BAHÁ'Í-EN HELBURUA MUNDUA ALDATZEA IKUSPEN BERA PAREKATUZ 

Betidanik sortu izan dira komunitateak sinesmen erlijiosoen itzalean. Bahá’í erkidegoak bizimodu berezi batengatik nabarmentzen dira.

Kimiko Schwerin eta John haren senar estatubatuarra Tokioko auzo batean bizi dira, eta bertan zuzentzen dute arrakastaz hizkuntz eskola bat. Schwerinek, Nagasakin jaioa, hautsi egin ditu nolabait bere belaunaldiko emakumea definitzen zuten moldeak. Ez bakarrik erabaki zuen atzerritar batekin ezkontzea -eta horrek behin batean ados ez zegoen ezezagun baten belarrondokoa ekarri zion-; gainera, emakumearen berdintasuna sustatuz diharduten zenbait jardueratan ere parte hartzen du.

Stanlake Kukama Hegoafrikako Kongresu Nazionaleko funtzionario izan zen bere gaztaroan, baina 50. hamarkadan politika alde batera utzi zuen bere sorterriko apartheidarekin amaitzeko beste bide bati jarraitzeko. Nahiz orain erretiratuta egon, azken 30 urteotan haren helmuga komunitate integratu baten eraikuntzan laguntzea izan da, hori guztia frogatzeko beltzak eta zuriak elkarrekin modu  harmoniatsuan bizi daitezkeela Hegoafrikan.   

"Gizaki guztiak etengabe aurrerabidean doan zibilizazio bat aurrera eramateko izan dira sortuak”.  --Bahá'ú'lláh

Primo Pacsi Boliviar Andeetako mendi garaietan bizi da. Han, muino baten magal aldapatsuan, belaunalditan zehar bere familiarena izan diren lurretan, patata landaketak ditu. Pacsi aymara indiarra da, eta haren ikasketak lehen hezkuntzako laugarren mailara iristen dira ozta-ozta. Hala ere, berak lagundu du haurtzaindegia eratzen, eta hezkuntz mailako lorpen hau bereziki garrantzitsua da. Haren ardura izan da halaber herrian eguzki-berotegi bat instalatu ahal izatea, eta hari esker bere auzokoek halako altueretan alor irekian inoiz hasiko ez liratekeen fruta eta barazkiak labora ditzakete.  

Haien hezkuntza eta kultura sortzez desberdinak izan arren, Schwerin, Kukama eta Pacsi beren Bahá’í sinesmenak eta ideal horiek betetzeko konpromisoak elkartzen dituzte. 

Nazioarteko Bahá’í Erkidegoa da agian planetako erakunderik askotarikoena eta hedatuena. Beharbada, mundu mailako erakunderik batuena ere bada, hori bere ezaugarri deigarriena delarik.   

"Utzi zuen ikuspenari mundu osora zabaltzen, zeuen pertsonetan hertsita geratu gabe”.  --Bahá'u'lláh

Bahá’í-ak erlijio askotatik iritsi arren (budismoa, kristautasuna, hinduismoa, islama, jainismoa, sikhismoa, zoroastrismoa, animismoa eta agnostizismoa), irakaskuntza sakratu multzo propiala daukate, portaera eta printzipio erlijiosozko kode bat betetzen dute, eta nazioarteko administrazio sistema baten arabera jarduten dute, hari buruzko orientabideak etengabe hartzen dituztelarik.Bahá’í-ak erlijio askotatik iritsi arren (budismoa, kristautasuna, hinduismoa, islama, jainismoa, sikhismoa, zoroastrismoa, animismoa eta agnostizismoa), irakaskuntza sakratu multzo propiala daukate, portaera eta printzipio erlijiosozko kode bat betetzen dute, eta nazioarteko administrazio sistema baten arabera jarduten dute, hari buruzko orientabideak etengabe hartzen dituztelarik. 

Beren batasun zentzua teologia bera partekatzeaz haratago doa eta konprometituta dago zibilizazioaren ideal gorenak present dauden perfekzio moral, izpiritual eta sozialeko programa iraunkor batean. 

Gizon-emakumeen arteko berdintasuna sustatzea dago bere helmuga garrantzitsuen artean, baita arrazakeria eta istilu etnikoak errotik erauztea ere. Herri guztientzako justizia ekonomikoaren kontzeptua sustatzea ere bere helmuga handietako beste bat da, heziketaren hedapen unibertsala bezalaxe. Bahá’í erkidegoak sineskeria mota oro baztertzen du eta bere jarraitzaileei gonbite egiten die gauza propialtzat beregana ditzaten irizpide moralik zorrotzenak. Mundu bakea eta Nazio Komunitate bat ezartzea da eta izaten jarraituko du bere kezka bereizgarria. 

Egia esateko, ez dago munduan beste erakunderik halako dibertsitate mailarekin, erlijioso, politiko nahiz soziala, edo bere kideen artean hain errotuta duenik ikusmolde horren berezi, koherente eta unibertsal bat errealitate bihurtzea. 

Ikuspegi horren iturria Bahá’u’lláh noble pertsiarra dugu (1817-1892), Bahá’í Fedearen Fundatzailea, zeinak bizitzaren azken berrogei urteak erbestean eta espetxean pasa zituen. Haren idazkietan, 100 liburukitatik gora, ditu zimenduak egungo bahá’í mundu erkidegoak. 
jarraituJarraitzen da


"Bahá'í-ak, Nazioarteko Bahá'í Erkidegoaren publikaziotik hartutako testua".


Atzera  |  GoraHurrengora


p8_small.jpg (4242 bytes)

Iparramerikako indiar bahá’í batzuk beren dantza tradizionalak dantzatzen 1982an Montrealen egin zen Bahá’í   Nazioarteko Konferentzian.

p9_small.jpg (3620 bytes)

Primo Pacsi agertzen da argazkiaren erdian, bere haurtzaindegiko ikasleekin batera Laku Lakuni herrixkan, Boliviako Andeetan.

p10_small.jpg (2528 bytes)

John eta Kimiko Schwerin, Tokioko auzo batean duten etxebizitzako egongelan

 

© www.bahai.com 1997.urtez geroztik

Mila esker zure bisitarengatik