B
ahᦣ146;u’llᨫ markatutako ereduaren arabera,
bahᦣ146;rkidegoek libreki hautatutako gobernu batzarren bidez
erabakitzen dituzte beren auziak, batzar horien existentziak
sistema demokratikoaren mugapenen inguruan eskuarki onartzen diren
ideiak kolokan jartzen dituelarik.
Hogeigarren mendea esaldi bakar batean deskriba daiteke
munduko gobernazio saio bakar eta luze bat bezala.
Azken
larogeita hamar urteotako mugimendu, gatazka eta erakunde
guztietan auzi bat egon da tartean: ?nola gobernatu behar du
gizateriak bere burua?
Mende
hasieran monarkia absolutuak boterea galdu zuen. Lehen Mundu
Gerrak geratzen ziren erakundeak astindu besterik ez zuen egin.
Bigarren Mundu Gerrak faxismoaren patua erabaki zuen, eta aro
kolonialaren amaiera ekarri. Orain, esperimentu guztien artean
handizaleena ere, komunismoa, ospea galtzen ari da.
Demokrazia
besterik ez da geratzen. Zer demokrazia mota, ordea?
Nahiz eta
orain arte saiatutako sistema guztiak baino garaiagoa izan,
demokraziak ere -gaur egun praktikatzen den moduan- baditu bere
gorabeherak.
Mendebaldean, arrakasta izan arren, sistema alderdianitza
gero eta gehiago ari da bere mugapenak erakusten. Herrialde
askotan ustelkeriak, irain elkartrukeak, kanpaina negatiboek,
botoen dantzak eta zalantzak hautesleen apatia ekarri dute, eta
haren tamainak sistema osoa mehatxatzen du.
Ekialdeko
herrialdeetan, esperimentu berriek arazo eta indar amaitezinen
mehatxua jasaten dute: eskarmentu falta, etnien arteko atezu
zaharrak, kultur itxaropen aldakorrak, etab
Gaur egun
gero eta jende gehiagok galdetzen dio bere buruari ba ote dagoen
benetan bideragarria den gobernu forma bat.
Eztabaida
horren periferian, munduko bahᦣ146;rkidegoa alternatiba
berebiziko bat hezurmamitzen ari da. Erkidegoak bere auzien
gainean erabakitzeko sistema administratiboa Bahᦣ146;u’llᨲen
idatzietan azaldu zen, Hark irakatsitako printzipio sozialen
adierazpide praktiko gisa. Egia esan, Bahᦣ146;edearen
administraziorako eredu jainkotiar bat badagoela dioen ideia
sinesmen eta praktika bahᦣ146;n definizioaren parte garrantzitsu
bat da, Bahᦣ146;u’llᨲen doktrina izpiritual eta sozialak bezain
garrantzitsua.
Erkidegoaren auzietako autoritatea toki, nazio eta
nazioarteko mailan libreki hautatutako gobernu batzarretan
oinarritzen da. Haietako osagai asko hauteskunde, administrazio
eta gobernu kontuetan demokrazian ohikoak direnen antzekoak izan
arren, beren osotasunean kontraste argia erakusten dute. Hautaketa
prozesuan, esaterako, ez da gertatzen inongo elektoralismo zein
hautagai aurkezpenik. Alabaina, hautagai sorta ahalik eta zabalena
eskaintzen zaio hautesle bakoitzari.
Bahᦣ146;atzarretan erabakiak hartzeko erabiltzen den
prozesua ere orijinala da. Metodoa ez da borrokan oinarritzen, eta
komunitatearen adostasunera iristen saiatzen da jarrerak
elkarrengana hurbilduz, ez aurrez aurre jarriz.
Historia
eta teoria politikoa ikertzen dutenentzat, banakoaren
askatasunaren eta denon ongia sustatzearen artean lortzen duen
oreka da sistema horren alderdirik azpimarragarriena.
Adierazpen pertsonala
Bahᦣ146;u’llᨲen mezua ez doa zuzenduta bakarrik gizateria
osoari, baita pertsona bakoitzaren kontzientziari ere. “Sutsuki
kezka zaitezte bizi zareten garaiko premiez -horra Haren aholkua-
eta haien baldintza eta betebeharrez gogoeta egin”. Gizakiak
dauzkan indar moral, intelektual eta izpiritualak nahitaezkoak
dira zibilizazioak aurrera egin dezan. Arima arrazionalaren
ahalmen kreatibo horiek askatzea izugarrizko erronka da giza
arazoak gobernatzeko eta erabakiak hartzeko prozesu demokratikoak
bultzatzeko orduan. Bahᦣ146;u’llᨫ ezarritako ordena
administratiboak hautatutako erakundeek ahalmen horien garapen eta
gauzatzea sustatzea eskatzen du. Ordea, betebehar horri modu
egokian ekiteko erakunde osagarriak behar ditu, bahᦣ146;rkidegoko
beste kide banakoei eta hautatutako taldeei aholku eman, sustatu
eta laguntzeko. Halako zerbitzu funtsezkoa bete behar duten
gizon-emakumeak beren esperientzian lortu duten gorentasunean,
jakituria helduan eta beste kualitate pertsonal nabarmenetan
oinarritzen da.
Haien
izendapenak pertsona talde izugarri dibertsifikatu bat eskaintzen
dio bahᦣ146;rkidegoari. Bahᦣ146;u’llᨲen irakaspenak eguneroko
bizitzan gauzatzeko modurik egokiena zein den inspiratzea da haien
egitekoa. Nahiz erabakitzeko ahalmenik ez duten, Fedearen
zerbitzari goren hauek betetzen duten funtzioa funtsezkoa da
bahᦣ146;rkidego bizitzaren prestakuntzan.
Izendatutako erakunde horien kideak ez dira inongo eliza
kasta. Zerbitzua ematen dute denboraldi jakin batean zehar, eta
hura amaitzean erkidego barruan dituzten ohiko postuetara
itzultzen dira. Haien eginbeharren artean ez dira apaiz funtzioak
sartzen, eta ez dute autoritate berezirik bahᦣ146;rakaspenak
interpretatzeko orduan, nahiz haien ekarpen eta ikuspuntuek nola
sinesleen hala administrazio taldeen errespetoa merezi
duten.
Taldean erabaki
Erabakiak
hartzeko bahᦣ146;istema aholku eta hautespen mailako printzipio
sorta komun batean oinarritzen da, eta libreki hautatutako gobernu
batzar multzo baten inguruan egituratu. Hierarkia honen bidez,
erabakiak hartzea beheko mailara jaisten da, gauzagarria den
mailara -hartara oinarrizko demokraziarako tresna berebiziko
bikalatuz-, eta aldi berean koordinazio eta autoritate maila
nolabaitekoa ematen du, zeinari esker posible egiten baita eskala
globaleko elkarlana.
Tokiko batzarra
Bahᦣ146;rdena administratiboaren oinarrian tokiko Batzar
Izpirituala dago, bederatzitik bahᦣ146;튠 heldutik gora bizi diren
komunitate guztietan urtero hautatzen den gobernu erakundea.
Merezi du tokiko Batzar Izpiritualaren jarduteko modua zertan den
xehetasunez deskribatzea, haien ezaugarri asko islatu egiten
baitira nazio zein nazioarteko mailan. Tokiko Batzar
Izpiritualaren eremua lekuan lekuko gobernuaren banaketaren baitan
dago. Bestela esanda, herrixka, herri, hiri edo hiri barruti baten
barruan bizi diren bahᦣ146;uztiak bertako Batzar Izpiritualaren
jurisdikzioaren barruan sartzen dira.
Tokiko
Batzar Izpirituala urtero hautatzen da boto sekretuz. Apirilean,
dagokion komunitateko bahᦣ146;eldu guztiak bildu egiten dira
hautapena egiteko. Ezin bertara daitezkeenek beste prozedura
batzuez eman dezakete botoa. Otoitzan eta meditatzen zenbait
denbora eman ostean, sinesle bakoitzak bere ustez erkidegoaren
auziak administratzeko gaitasun handiena duten bederatzi pertsonen
izenak idazten ditu.
Pertsona
horiek eduki beharreko ezaugarriak argi eta garbi aipatzen dira
bahᦣ146;dazkietan. Hautesleek kontuan hartu behar dituzte
“leialtasun sendoa, debozio eskuzabala, ongi prestaturiko gogoa
eta esperientzia heldua, denak beharrezko kualitateak, modu
egokienean konbinatzen dituzten pertsonen izenak”.
Beharbada
prozesu honen alderdi harrigarriena da papeletarik edo inongo
hautagairik eza. Horren ordez, bahᦣ146;rkidegoko edozein heldu
izan daiteke hautatua tokiko Batzar Izpiritualera.
Hautatutako pertsonek boto gehiengoa lortzea ez da
beharrezkoa. Boto gehien jaso dituzten bederatzi pertsonak
suertatzen dira hautatuak. Erkidegoko edozein kide hautagai izan
daitekeenez, hautesleek kontzientzian botoa emateko aukera dute,
erabateko hautapen askatasunez.
Horrenbestez, heldutasuna, esperientzia eta apaltasuna
aitortzen zaien pertsonak izaten dira hautatuak, eta ez kargura
aurkezteko nahiko ausart edo egoistak direnak bakarrik.
Gaur egun,
Tokiko Batzarrak arazo sorta zabal batez arduratzen dira, zeinak
bahᦣ146;rkidego bizitzaren funtsa baitira. Gainbegiratzen
dituzten jardueren artean daude haurren heziketa, egun sakratuak
errespetatzea, debozio zerbitzuak, ikasketa eskolak, eztabaidak,
ekintza sozialak, ezkontzak, dibortzioak eta hiletak ospatzea.
Mundu osoko Tokiko Batzar askok hezkuntz eta ekonomi jarduerak
gauzatzen dituzte, baita eskala txikiko inguramen proiektuak
ere.
Tokiko
Batzarrek gainbegiratzen dute orobat 19 Egunen Jaia, zeina -gorago
aipatzen zen bezala- jarduera komunitarioen giltzarria baita [ikus
12.orr.] Nahiz Batzarra izan azken finean erabaki hartze
komunitarioaren azken iturria, Jaiaren instituzioak osagai
funtsezkoa ekartzen dio base mailako gobernazioari.
jarraitzen
da