1- 800 - 22 - UNITE

Bah᧭ Fedeari buruzko informazioa Estatu Batuetan

wpe37.jpg (4790 bytes)

Bah᧭ Fedearen eta haren mundu mailako erkidegoari buruzko aurkezpena

back.gif (1872 bytes)home.gif (1918 bytes) next.gif (1898 bytes)


Bah᧭-ak

magazinari buruz


Home :
Atarikoa

Edukia: edukia
bullet.gif (837 bytes) Bah᧭-ak
bullet.gif (837 bytes) Batasuna
dibertsitatean
bullet.gif (837 bytes) Bah᧵'llᨼ/small>
bullet.gif (837 bytes) Giza eta moral
irakaskizunak
bullet.gif (837 bytes) Bah᧭ Fedearen
sinesmen izpiritualak
bullet.gif (837 bytes) Gobernazio
sistema globala
bullet.gif (837 bytes) Mende bat hazten
eta hedatzen
bullet.gif (837 bytes) Arazoei aurre
egiteko era berriak
bullet.gif (837 bytes) Mundu Orden Berri
bateruntz

Kontsulta

ERABAKIA TALDE MAILAN AHO BATEZ


 

Bahᦣ146;edearen administrazio erakundeek erabakiak hartzeko sistema liskarrik gabe bat erabiltzen dute beren maila guztietan, “kontsulta” bezala ezaguna. 

Bahᦣ146;u’llᨲen Idazkietan finkatu ziren kontsultaren printzipioak. Egia bilatzeko eta adostasuna lortzeko prozesu gisa, kontsulta printzipioak gai sorta zabal batean aplika daitezke, edo, bestela esanda, elkarlana eta erabakiak beharrezkoak diren esfera guztietan. Printzipio hauek erabiltzen dira, ez bakarrik erakundeetan, zeren eta bahᦣ146;n negozioetan, bahᦣ146;k zuzendutako ikastetxeetan eta bahᦣ146;amilien egunero bizitzan ere erabiltzen baitira. 
 

“Benetan diotsuet hau dela gizateriak Agindutako Haren Aurpegia ikusi eta Haren Ahotsa entzun ahal izango duen Eguna”  Bahᦣ146;u’llᨼ/font>

 

Funtsean, kontsulta adostasuna lortzen saiatzen da, halako moldez non parteak batu egiten baitira, banandu beharrean. Iritzi desberdintasunak adieraztera bultzatzen du, eta erabaki hartze sistema tradizionaletan hain zabalduta dagoen boterea lortzeko borroka kontrolatzen du. 

Bahᦣ146;ontsulta ondoko printzipioetan oinarritzen da: 

  • Informazioa askotariko iturrietatik bildu behar da, eta ikuspuntu dibertsitatea bilatuz betiere. Horrek esan nahi du ahalegin bereziak egin behar direla abokatu, mediku edo zientzilariak bezalako adituekin kontsultatzeko aholku bila. Esan nahi du orobat informazioa espezialitate tradizionaletatik kanpo bilatu behar dela, edo bestela erkideek, jatorri desberdinekoak askotan, adierazten dituzten ikuspuntuak kontuan hartzen ahalegin.

  • Eztabaidetan zehar, partahartzaileek saiatu behar dute ahalik eta zintzoen jokatzen, baina beti besteen ikuspuntuetan benetako interesa mantenduz. Eraso pertsonalak, ultimatum bat botatzea edo aurrejuzkuz beteriko baieztapenak egitea ekintza bereziki gaitzesgarriak dira.

  • Ideia bat aurkezten denean, talde osoak bereganatu egiten du. Kontzeptu hau, sinplea iruditu arren, agian kontsulta osoko sakonena da. Erregela horren arabera, ideia guztiek pertsona, azpitalde edo interesatu sektore batenak izateari uzten diote. Printzipio hau taxuz betetzen denean, erraztu egiten da zerbitzatzeko desio zintzo batek bultzatutako ideiak sortzea, eta ez handitze pertsonaletik edo eskola egiteko desio batetik sor daitezkeen ideiak.

  • Taldea batasuna lortzen ahalegintzen da, baina gehiengoaren botoa nahikoa izan daiteke erabaki bat aurrera eramateko. Printzipio honen alderdi garrantzitsu bat honako hau da, hots, ulertu egin behar dela erabaki bat hartu ondoren talde osoak batasunez jardun behar duela, bere garaian ideia zenbatek bultzatu zuten kontuan hartu gabe.

 

Zentzu honetan, kontsultan ezin gerta daitezke gutxiengoaren “txosten partikularrak” edo “oposizioaren jarrera hartzeak”. Aitzitik, bahᦣ146;k uste dute erabaki bat okerra baldin bada, hori agerian geratuko dela gauzatzen denean, baina hori gertatuko da soil-soilik erabakia hartzen duen taldeak, eta jakina, erkidego osoak, laguntza zintzoa ematen badiote. 

Batasunarekiko konpromisoak bermatu egiten du erabakiak porrot egiten badu errua ideiari berari egoztea, eta ez erkidegoen laguntza ezari edo aurkarien ekintza tematiari. 
 

“Zuen Jainko Errukitsu den Horrek bihotzean gordetzen du giza arraza osoa arima bakar eta gorputz bakarra bezala ikusteko irrika” Bahᦣ146;u’llᨼ/b>

 

Berriro ere, printzipioa batasunaren indarraren inguruko konbikzio sendo batean oinarritzen da. Bahᦣ146;u’llᨲen seme ‘Abdu’l-Bah᫊ adierazi zuen bahᦣ146;rrek ahalegindu beharko luketela edozein gaitan adostasunera iristen:

“Arazo batean bat etortzea, baita huts eginda ere, arrazoi izan eta desadostasuna adieraztea baino hobea da, desadostasun horrek zimendu jainkotiarrak hondatuko baititu. Parte batek arrazoi izanda ere, desadostasunak kalte ugari sortuko ditu; baina bi parteak ados jartzen badira, baita huts eginda ere, batasunaren esparruan egiak distiratuko du eta errakuntza zuzenduko da”.

Datozen orrietan:

 


"Bah᧭-ak, Nazioarteko Bah᧭ Erkidegoaren publikaziotik hartutako testua".


Atzera  |  GoraHurrengora


p43_small.jpg (3175 bytes)
Bahᦣ146;alde bat kontsultan Guadalajaran, Mexikon.


? www.bahai.com 1997.urtez geroztik

Mila esker zure bisitarengatik