Gizateriaren
bateratzea gizartea orain heltzen ari den etaparen ezaugarria da, idazten zuen
1936an. Familiaren, tribuaren, hiriaren, estatu eta nazioaren batasunari behin eta
berriz ekin izan zaie, harik eta erabat lortu diren arte. Eta orain gizateria astindu bat
munduaren batasunaren alde ari da borrokan. Nazioak eraikitzeko prozesua bere amaierara
iritsi da, Estatuaren subiranotasunak dakarren anarkia puntu gorenera iristear dago.
Heldutasuna bilatzen duen mundu batek baztertu egin behar du fetitxe hori, giza harremanen
batasun eta integritatea aitortu eta behin betikoz abiarazi bere bizitzaren funtsezko
printzipio hori hobekien gorpuzten duen makineria.