|
Bahá§ Fedea, duela
mende t'erdi sortua, mundu mailan hazkunderik handiena izaten
ari diren erlijioetako bat da gaur egun. Bost miloitik gora
jarraitzaile ditu gutxienez 232 herrialde eta mendeko
lurraldeetan banatuta, eta bigarren erlijio bilakatu da
hedapen geografikoari dagokionez, gainerako erlijio guztiei,
kristautasuna izan ezean, aurrea hartu dielarik. Bahá§-ak
116.000tik gora lekutan bizi dira, mundu osoan barrena
banatuta. Halako hedapenak ezin hobeto islatzen du erlijio
honek munduko herritargoaren alde egiten duen apostu
sendoa.
Bahá§ Fedearen izaera globala
bere kideen osaketan islatzen da. Bahá§-en mikrokosmoan
ordezkatuta daude nazio, talde etniko, kultura, lanbide eta
klase sozial ia guztiak. 2.100 inguru talde etniko eta
tribaletako partaideak ditu.
Giza multzo zabal
horrek zisma zein fakziorik gabeko erkidegoa osatzen duenez,
Lurreko erakunderik dibertsoen eta hedatuena izango da
beharbada Bahá§ Fedea.
Bahá§ Fedearen
Fundatzailea Bah᧵'llᨼ/a>
izan zen. Teheraneko noble pertsiar hark, XIX. mendearen
erdialdean, bere printzipe bizitza alde batera utzi eta
jazarpenek eta estuasunak markatutako bideari lotu
zitzaion.
Bah᧵'llᨼ/a>k
Jainkoaren Mezulari berri bat zela aldarrikatu zuen, ez
gehiago, ez gutxiago. Haren biografiak, lanak eta eraginak
antzekotasun handia dute Abraham, Krishna, Mois鳬 Zoroastro, Buda,
Cristo eta Muhammad-en bizitzekin. Bah᧵'llᨲengan Jainkoaren
Adierazpen berriena ikusten dite Bahá§-ek, Jainkoaren
mezularien ilarari jarraitzen diona.
|
" Egun honetan barreiatu dira Jainkoaren opari
bikainenak gizakien gainean, Egun honetan emana izan
zaie diren gauza guztiei graziarik indartsuena".
--Bahá§µ'llá¨- |
Batasuna da Bah᧵'llᨼ/a>k
aldarrikatutako funtsezko mezua, Jainkoa bakarra eta giza
arraza bakarra dagoela erakusten baitu, baita munduko erlijio
desberdinak etapak izan direla ere Jainkoaren borondatearen
errebelazioan."Egun honetan -dio Bahá§µ'llá¨k- gizateria bere
heldutasun kolektibora iritsi da. Erlijio guztietako
eskriturek agintzen zuten bezala, munduko herriek gizarte
global batean modu baketsuz integratu beharko duten garaia
heldu da. "Lurra
herrialde bakarra da eta gizateria bertako
hiritarrak".
Bah᧵'llᨼ/a>k
fundatutako fedea, erlijio independenteen artean berriena,
zenbait zentzutan nabarmentzen da bere ahizpen artetik. Esate
baterako, administrazio sistema unibertsal bat duelako,
zeinaren bidez urtero hautatzen diren bahᦣ146;í §obernu organoak
18.000tik gora lekutan.
Gaur egungo arazo
sozialak konpontzeko ere sistema berezia du (batzuetan are
erradikala ere). Bahᦣ146;í ‰dazkiek eta haien jarraitzaileek
bultzaturiko mota guztietako jarduerek egungo bizitzaren ia
esparru guztiak lantzen dituzte, hala nola dibertsitate
kulturala eta inguramenaren kontserbazioa ulertzeko era
berriak, dezentralizazioa erabakiak hartzeko orduan, edo etika
eta famili bizitzarekiko konpromiso berritua, "Mundu Ordena
Berri" baten alde egindako deia ahaztu gabe.
Baina Fede honen
lorpenik handiena bere batasuna da. Beste erlijioetan ez
bezala -eta mugimendu politiko eta sozialetan, zer esanik ez-,
Bahᦣ146;í †edeak lortu egin du banaketa sektariora eramaten duen
bulkada iraunkor horri eustea. Iraganeko erlijioena bezalako
historia iskanbilatsua jasan badu ere, haren batasuna ez da
inoiz hautsi.
Azken ehun urteotan,
Bahᦣ146;u’llᨼ/a>k aldarrikatutako mundu mailako bateratze
prozesuak aurrerapauso handiak egin ditu. Prozesu historiko
berrien ondorioz, arraza, klase, nazio zein sinesmen oztopo
tradizionalak apurka-apurka desagertuz joan dira. Abagune
egokia datorrenean, gatazkan dauden indarrek -halaxe iragarri
baitzuen Bahᦣ146;u’llᨫ- zibilizazio unibertsal bat sortu
beharko dute. Horregatik, Lurreko herriek aurrean duten
zeregin nagusiak beren gizatasun komuna onartzea eta mundu
berri bat sortzea dira.
|
"Jainkoarenganako sinesmenaren indarra
iraungiz doa Lur osoan zehar; haren sendabide integroak
ez bestek ezingo du berrindartu".
--Bahá§µ'llá¨-
|
Gizarte unibertsal
bat lora dadin -jakinarazten digu Bahᦣ146;u’llᨼ/a>k-, beharrezkoa da funtsezko zenbait
printzipiotan oinarritzea, hala nola: generoen arteko
erabateko berdintasuna; erlijio handien funtsezko batasunaren
aitorpena; muturreko pobreziaren zein aberastasunaren
desagertzea, heziketa unibertsala; zientziaren eta erlijioaren
arteko harmonia; oreka eutsigarria naturaren eta teknologiaren
artean; eta seguritate kolektiboan eta gizateriaren batasunean
oinarritutako mundu mailako sistema federal baten
ezarpena.
Mundu osoko
bahᦣ146;í¥k adierazten dute printzipio hauekiko adostasuna,
batez ere beren eraldatze pertsonal zein komunitarioaren
bidez. Aipatu konpromisoaren zati bat islatzen da duela
zenbait urte hasita, eskala txikian eta jende apalaren
laguntzaz, bahᦣ146;í ¥rkidegoa aurrera eramaten ari den garapen
ekonomiko eta sozialerako proiektu desberdinetan.
Toki, nazio zein
nazioarte mailako Gobernu batzarren sare batu hau sortuz,
Bahᦣ146;u’llᨲen jarraitzaileek lortu dute mundu mailako
komunitate bat sortzea, askotarikoa eta izugarri hedatua,
berezko bizi-eredu bat daukana eta gizarteari lankidetza,
harmonia eta jarduera sozialeko eredu itxaropentsu bat
eskaintzeko gai dena. Leialtasun banatutako mundu honetan, ez
da lorpen makala.
Aldizkari honek
historia horren zati bat bakarrik kontatu nahi
du.
Hurrengo orrietan
|