Baháí-en bizitza komunitarioaren ardatza
Hemeretzi Egunen Jaiaren inguruan eratzen da; ekintza horretan, tokiko komunitatea biltzen
da Jainkoa gurtzeko eta beren konbibentzia ospatzeko.
Hemeretzi egunetan behin, haur zein
helduentzat zabalik dagoen jai honen helburua tokiko erkidegoaren batasuna gordetzea eta
berritzea da. Programa premia kultural eta sozial ugaritara egokitzen bada ere, badira
inoiz faltatzen ez diren hiru osagai: deboziozko ekintzak, kontsulta administratiboa eta
lagunartekotasuna. Jaiak gurtzea, gobernu demokratikoa eta jai giroko alaitasuna
konbinatzen ditu.
Wake Up For New Life! Our Online Dating Service FirstClickFriend.com Will Help You To Build Successful Relationships. Join Now! | With Our New Pay Per Sign Up Affiliate Program Every Web Master Can Achieve Success Fast And Easy | Exercise Your Brain With The Best Collection Of Funny Riddles On Funny-Jokes-Portal.com Beharbada jaia hitzak
oturuntza handi baten ideia iradokitzen die zenbait irakurleri. Baina ez da halakorik.
Bertan janaria eta edaria egon daitezkeen arren, jaia hitzaz gurtza, batasun
eta lagunartekotasunezko jai izpirituala adierazi nahi da.
Baháulláhk azpimarratu zuen garrantzitsua zela hemeretzi egunero bilera bat
egitea bihotzak sendotzeko helburuarekin, nahiz bertan ura besterik ez eman.
Deboziozko aldian ozen irakurtzen dira
Baháí idazkietako zatiak, baita zenbaitetan beste erlijioetako idazkiak ere.
Ondoren komunitate arazoen eztabaida dator, bertan denok hitz egin dezaketelarik; hartara,
Jaia gizartearen sustraian bertan ezarritako foru demokratiko bilakatzen da.
Jaia senidetasunezko une batekin amaitzen da.
Hurrengo orrietan
|