|
Babugimendua, Bah᧭ Fedearen
aitzindaria |
|
EDO BAH?ͭEK ZERGATIK
DIOTEN BEREN FEDEA 1844AN SORTU
ZELA |
Munduko leku askotan, XIX.
mendearen lehen hamarkadak itxaropen mesianikoek markatu zituzten.
Jatorri erlijioso guztietako sinesle zintzoek, ikerketa
zientifikoaren eta industrializazioaren ondorioengatik kezkatuta,
beren hurrenez hurreneko tradizioetako eskrituretara zuzendu zuten
begirada, inguruan gertatzen ari ziren aldaketa handiei aurre egingo
zien erantzun baten bila.
Europan eta Amerikan “tenplarioak” edo
milenaristak bezalako taldeak sortu ziren, eskrituretan historia
bere amaierara iritsia zelako probak aurkitu zituztela eta
Jesukristoren itzulera hurbil zela sinetsita zegoen jendez osatuak.
Ekialde Hurbilean ere borbor erlijiosoko antzeko prozesua gertatu
zen Koraneko profezien eta tradizio islamikoen betetzea hurbil zela
eta.
Beharbada Iranen sortu zen mugimendu
milenarista horietako deigarriena, zeina Historian Bᢡ bezala ezaguna
egingo zen Shirazeko merkatari gazte baten pertsona eta
irakaspenetan zentratu zen. 1844tik 1863 arte, klase guztietako
pertsiarrek itxaropena eta deboziozko garai zurrunbilotsua bizi
zuten, eta hura areagotu egin zen Bᢡk Eskritura Islamikoetan
Iragarritakoa eta Jainkoaren Egunaren Heraldoa zela aldarrikatu
zuenean. Gizateria, esan zuen, alderdi guztietatik ikusita, aldaketa
eta birsorketa aro baten atalasean zegoen.
Bᢡren egitekoa, nolabait, San Joan
Bataiatzaileari kristautasunaren jaiotzan egozten zaion paperaren
antzekoa izan zen. Bᢡ Bahᦣ146;u’llᨲen Heraldoa izan zen: Haren
egiteko behinena Bahᦣ146;u’llᨲen etorrerako bidea prestatzea izan
zen. Ikuspuntu horretatik ulertzen da Babi Fedearen jaiotzak aldi
berean zergatik markatzen duen orobat Bahᦣ146;edearen jaiotza. Izan
ere, Bahᦣ146;u’llᨫ 1863an Iragarritakoa Bera zela aldarrikatu
zuenean, Bᢡren egitekoak jadanik fruitua emana zuen.
Erlijio independientea
Beste aldetik, Bᢡk fundatutako erlijioak
bere izaera propial eta independentea zuen. Babi Fedeak sinesle
komunitate sendo bat sortu zuen, bere eskritura sakratu propialekin,
eta marka ezabaezina utzi zuen Historian.
Babi Fedea 1844ko maiatzean fundatu zen,
Iraneko Shiraz hiriko merkatari gazte batek Iragarritako Qa’mi
(“Altxatu beharko duena”) zela jakinarazi zuenean. Gazte hark,
jaiotzaz Siyyid ‘Ali-Muhammad izenekoa, “Bᢡ” izena hartu zuen,
zeinak arabieraz “Atea” esan nahi baitu. Bere etorrera -azaldu zuen
Bᢡk- gizateria osoak espero zuen Jainkoaren Mezulariak agertu behar
zuen ataria izango zen.
Kontaketak bat datoz Bᢡ haur berebizikoa
izan zela adieraztean. 1819ko urriaren 20an jaioa zen, jakituria
txundigarria zuen, eta haren nobleziak Jesus gaztearena dakar
gogora. Heldutasunera iritsitakoan, Bᢡ osabaren negozioetan sartu
zen, etxe komertzial baten jabea baitzen hura. Bᢡren zintzotasun eta
debozioak aurki ekarri zioten harremanetan ibiltzen zen beste
merkatari batzuen estimua. Ezaguna zen halaber behartsuekiko
erakusten zuen eskuzabaltasunagatik.
Bere Aldarrikapenaren ondoren, Bᢡk oso
bizkor erakarri zituen jarraitzaile ugari, halako moldez non
mugimendua izugarri sendotu baitzen Iranen. Hazkunde hark oposizioa
eta jazarpenak ekarri zituen, batez ere kleroaren kideen artean,
beren botere eta prestijioa zuzenean mehatxatuta ikusten baitzuten.
Jazarpen hura zela eta, Bᢡ zenbait aldiz espetxeratu
zuten.
Haren lanik garrantzitsuenak,
Bayᮠdelakoa, indargabetu egin zituen Islamaren zenbait lege, eta
haien ordez beste batzuk ezarri. Bayᮡk moraltasun zorrotz bat
bultzatzen zuen, bihotz eta asmo purutasunean oinarritutakoa.
Emakumeen eta behartsuen izaera defendatzen zuen orobat, baita
heziketa eta zientzia erabilgarrien aplikazioa ere.
Bayᮡren gai oinarrizkoak Jainkoaren
bigarren Adierazpen baten etorrera hurbilaren inguruan jiratzen
zuen, Zeina Bᢡ baino handiagoa izango zen, Haren egitekoa
kristautasunak, judaismoak eta gainerako erlijioek aspaldi
iragarritako bake eta oparotasuneko aroari hasiera ematea izango
zelarik.
Jazarpena eta exekuzioa
Bᢡren mezua ezagutu zutenen bihotz eta
gogoak Erdi Arotik apenas aldatu ez zen giro batean murgilduta
zeuden. Erlijio berri bat aldarrikatzean, Bᢡk bere jarraitzaileek
erreferentzia islamikoetatik aldegitea ahalbidetu zuen, hartara
Bahᦣ146;u’llᨲen etorrerako bidea prestatuz.
Bᢡk Bere egitekoa aldarrikatzean eta
gizarte berri baten ideala aurkeztean erakutsitako ausardiak
beldurra piztu zuten agintari erlijioso zein sekularren artean.
Bᢡren jazarpena laster iritsi zen.
Aurre egin ziotenak ez herese, baizik
eta matxinatu erlijiosoa zela esatera iritsi ziren. Horregatik
erabaki zuten exekutatzea.
1850eko uztailaren 9an bete zen heriotz
sententzia Tabriz-eko koartel bateko patioan, ondoko etxe eta
barrakoietako teilatuetan pilatu ziren 10.000 ikusleren aurrean. Bᢡ
eta jarraitzaile gazte bat hormatzar batera iltzatutako bi sokatik
eskegi zituzten. Armeniar erregimentu batek gauzatu zuen exekuzioa;
250 soldaduko hiru ilaratan ezarritako 750 fusilarik bota zituzten
beste horrenbeste tiro. Altxatu zen hautsa eta bolboraren kea hain
izan ziren trinkoak, non patioa zeharo ilunduta geratu
baitzen.
Britaniar Kanpo Arazoetako Ministerioan
dagoen kontakizunak dioen bezala, kea desagertu zenean, Bᢡren
arrastorik ez zen geratzen. Haren kidea, zutik, ez zuten balek
ukitu. Hori bai, bi sokak txikituta zeuden.
Bᢡ Bere espetxegelan aurkitu zuten bila
joan zitzaizkionean, Bere jarraitzaileei azken argibideak ematen ari
zitzaizkiela. Egun hartako goizean, soldaduak exekuzio lekura
eramatera zihoazenean, Bᢡk gaztigatu zien ez zegoela isilaraz
zezakeen “botere lurtarrik” esan behar zuen guztia esaten burutu
arte. Orduan, Bᢡk hitz hauek zuzendu zizkien: “Zuen egitekoa egin
dezakezue”.
Bigarren aldiz, Bᢡ eta Haren kidea
exekuzio-pelotoiaren aurrean geratu ziren. Erregimendu armeniarrak
ez zuen tiro egin nahi izan, eta soldadu musulmanez osaturiko talde
batek hartu zuen haren lekua. Oraingoan gorputzak zeharkatuak izan
ziren, haien hezur eta haragiak bat eginik, baina, harrigarriro,
aurpegiak osorik geratu ziren.
Hurrengo orrietan:
|