1- 800 - 22 - UNITE

Bah᧭ Fedeari buruzko informazioa Estatu Batuetan

wpe37.jpg (4790 bytes)

Bah᧭ Fedearen eta haren mundu mailako erkidegoari buruzko aurkezpena

back.gif (1872 bytes)home.gif (1918 bytes) next.gif (1898 bytes)


Bah᧭-ak

magazinari buruz


Home :
Atarikoa

Edukia: edukia
bullet.gif (837 bytes) Bah᧭-ak
bullet.gif (837 bytes) Batasuna
dibertsitatean
bullet.gif (837 bytes) Bah᧵'llᨼ/small>
bullet.gif (837 bytes) Giza eta moral
irakaskizunak
bullet.gif (837 bytes) Bah᧭ Fedearen
sinesmen
izpiritualak
bullet.gif (837 bytes) Gobernazio
sistema globala
bullet.gif (837 bytes) Mende bat hazten
eta hedatzen
bullet.gif (837 bytes) Arazoei aurre
egiteko era berriak
bullet.gif (837 bytes) Mundu Orden Berri
bateruntz

Bah᧭ Fedearen sinesmen izpiritualak

BAH?#146;U’LL?-K JAINKO, ERLIJIO ETA GIZA IZAERARI BURUZ ZER
IRAKASTEN DUEN


H
istorian zehar, Jainkoaren Mezulari berri baten etorrera une erabakigarria da gizateriarentzat. Mezulari bakoitzak suspertze izpiritual bat bultzatzen du, zeinari esker pertsona birsortu egiten baita, gizarteak aurrera egitea lortzen duelarik. Bahᦣ146;u’llᨲen errebelazioa eta harekin batera datorren suspertze izpirituala bereziki esanguratsuak suertatzen dira gizateriaren helduaroaren unean gertatzen ari direlako. 

Jainko bakarra dago, Unibertsoaren Sortzaile bakarra. Historian zehar, Jainkoa gizateriaren aurrean errebelatu da Mezulari Jainkotiar sorta baten bidez, horietako bakoitza erlijio handi baten fundatzaile izan delarik. Haien artean daude Abraham, Krishna, Zoroastro, Moises, Buda, Jesus eta Mahoma. Maisu sorta hori “plan jainkotiar” baten isla da, zeinaren bidez pertsonek historian barrena beren Sortzailea ezagutu baitute, eta beren ahalmen moral eta izpiritualak garatu. Prozesu horren helmuga gizateria prestatzen joatea izan da, zibilizazio global, bakar eta aurrerabide etengabeko bat sor dezan. Jainkoaren borondatea errebelatu diguten Mezularietatik azkena da Bahᦣ146;u’llᨮ 

Hau da, sintetizatuta, Bahᦣ146;u’llᨫ Jainkoaz, erlijioaz eta gizateriaz irakasten duena. Bahᦣ146;k sinesmen horiek adierazten dituzte Jainkoaren batasunera, erlijioaren batasunera eta gizateriaren batasunera joz, besterik gabe. Izan ere, batasuna baita gainerako bahᦣ146;inesmenak biltzen dituen gaia. Termino teologikoetan esanda, gizateriarentzako Jainkoaren plan bakar baten existentzian geratzen da agerian batasuna. 

Ideia hauekin batera badago beste bat, alegia, pertsona funtsean izaki izpirituala dela dioena. Gizakiek gorputz fisiko bat eduki arren, pertsona gisa hobekien identifikatzen dituena beren arima ikustezin, arrazional eta eternala da. 

“Zalantza izpirik gabe daki Jainkoaren Profeta guztien esentzia bat eta bera dela”. Bahᦣ146;u’llᨼ/font>

Arimak animatzen du gorputza, eta pertsona animaliarengandik bereizi. Jainkoarekiko harremanaren bidez hazi eta garatzen da, Haren Mezularien bitartekotzaren arabera. Harreman hori otoitza, Maisu Jainkotiarrek errebelatutako idazkien ezagutza, Jainkoarenganako maitasuna, autodiziplina moral eta gizateriaren zerbitzuaz sendotzen da. Bizitzak esanahia hartzen du prozesu honetan zehar.  

Bizitza izpirituala lantzeak abantaila nabarmenak ditu. Lehenengo eta behin, pertsonak giza zorionaren eta aurrerabide sozialaren kausa diren berezko kualitate batzuk garatzen ditu, hala nola fedea, ausardia, maitasuna, errukia, zintzotasuna eta apaltasuna. Kualitate hauek zenbat eta gehiago nabarmendu, gero eta gehiago aurreratzen du gizarteak. 

Garapen izpiritualaren beste ondorioetako  bat arima Jainkoarentzat prest egotea da. Jainkoarengana hurbilduz, pertsona pixkana-pixkana beste bizitzarako prestatzen da. Heriotza fisikoaren ondoren, arimak Jainkoarenganako beste bide bati ekiten dio existentzia mailen bidez edo “mundu”ez. Termino tradizionaletan, “ibilbide” horretan eginiko aurrerabideak “zerua”ren antza du. Baina arima ez bada garatzen, orduan Jainkoarengandik urrun geratzen da, teologia kristauak eta musulmanak “infernu” esaten dioten horretan.  

Historian zehar, Jainkoaren Mezulari berri baten etorrera une erabakigarria da gizateriarentzat. Mezulari bakoitzak suspertze izpiritual bat bultzatzen du, zeinari esker pertsona birsortu egiten baita, gizarteak aurrera egitea lortzen duelarik. Bahᦣ146;u’llᨲen errebelazioa eta harekin batera datorren suspertze izpirituala bereziki esanguratsuak suertatzen dira gizateriaren helduaroaren unean gertatzen ari direlako 

Bahᦣ146;u’llᨫ irakasten du gizateria, existentzia kolektiboa den aldetik, gaur egun bere helduaroan sartu dela. Adoleszente bat helduarora iristen denean gertatzen den bezala, autorrealizatzeko aukera berriak zabaltzen dira. Lehen -ezinezkoak izateagatik- baztertzen ziren zenbait mundu mailako eginkizun gaur egun egingarriak dira, esate baterako: mundu mailako bakea lortzea, justizia soziala unibertso mailan eskuratzea, teknologia orekatu baten ezarpena, hazkundea, giza baloreen gauzatzea eta natur inguramenaren babesa.  jarraitzen da

 


"Bah᧭-ak, Nazioarteko Bah᧭ Erkidegoaren publikaziotik hartutako testua".


Atzera  |  GoraHurrengora


p32_small.jpg (3256 bytes)

Sidneyko (Australia) Bahᦣ146;urtza Etxea.


p33_small.jpg (3409 bytes)

50. hamarkadatik aurrera Bahᦣ146;u’llᨭren Sinesmena hedatzearren sakrifizio handiak egin zituzten bahᦣ146;tako batzuk Haifan bildu ziren 1992ko maiatzean. Sakrifizioa funtsezkoa da hazkunde izpiritualaren bilaketan.


? www.bahai.com 1997.urtez geroztik

Mila esker zure bisitarengatik