|
Ez da inoiz lehenago izan gizateriaren egungo egoeraren
ezaugarri kritikoak halako zehaztasunez deskribatu duen iragarle,
futurista edo profetarik.
Bahᦣ146;u’llᨲen Idazkien
ezaugarri berezietako bat da nolako zehaztasunez deskribatzen
dituzten gizateriak gaur egun aurre egin beharreko gai
funtsezkoak.
Bere idazlanetan,
Bahᦣ146;u’llᨫ munduaren ordena sozialaren erabateko
berregituratzearen alde egin zuen. Bizitzaren alderdi guztietan izan
behar zuen eragina berritzeak, hala nola: ekonomia, Gobernua,
komunitatearen garapena eta praktika erlijiosoa.
Bahᦣ146;u’llᨲen
idazkiek jorratzen duten gai nagusia honela labur daiteke: gizateria
bakarra da, eta iritsi da gizarte berri batean bat egin dezan
garaia. Eutsi ezineko prozesu historiko bati esker, arraza, klase,
sinesmen, fede eta nazio mailako langa guztiak bertan behera eroriko
dira. Halako prozesuaren pizgarri diren indarrek -diosku
Bahᦣ146;u’llᨫ- zibilizazio unibertsal bat sortuko dute. Gaur egun
gure planetak nozitzen dituen krisialdiek modu gordinean erakusten
dute beharrezkoa dela herrialde guztiek gizateria berberaren zati
direla onartzea eta benetan bat egindako gizarte global bat lortzeko
helburuz lan egitea.
Bahᦣ146;u’llᨫ halako
zibilizazio baten oinarri izan beharko duten printzipio gidarietako
batzuk deskribatu zituen. Haien artean dira: aurreiritzi mota
guztiak alde batera uztea; bi generoen arteko erabateko
berdintasuna; erlijio handien arteko funtsezko batasuna aitortzea;
muturreko aberastasun eta pobrezia desagertaraztea; heziketa
unibertsala; zientziaren eta erlijioaren arteko harmonia; naturaren
eta teknologiaren arteko oreka eutsigarria; etika pertsonalaren
iritzi garaia eta segurtasun kolektiboan zein gizateriaren
batasunean oinarritutako mundu mailako sistema federal baten
finkatzea.
Printzipio horiek, zenbait
arazo elkarrekin lotuta aztertzen dituztenez, hala nola, emakumearen
funtzioa, arraza arteko harremanak, justizia ekonomikoa,
inguramenaren degradazioa eta mundu ordena, ilustratu egiten dituzte
mende honetako mugimendu dinamikoenetako baten bizigarri izan diren
kezkak. Eta kezka horiek leku nagusia hartu dute gizateriak konpondu
beharreko auzi zerrendan.
Ez da inoiz lehenago izan
gizateriaren egungo egoeraren ezaugarri kritikoak halako
zehaztasunez deskribatu duen iragarle, futurista edo
profetarik.
Bahᦣ146;u’llᨫ aztertutako
arazoak ez dira zaharkitu; aitzitik, gizateriaren gaur egungo
bizitza kolektiboan arazo nagusiak dira.
Batasuna helburu
Bahᦣ146;edearen izaera progresiboak Bahᦣ146;u’llᨫ
batasunari emandako garrantzian ditu sustraiak. Egia esan, Haren
irakaspenak hitz bakar batean laburbildu beharko balira, “batasuna”
izango litzateke hitz hori.
Bere
idazkietan, Bahᦣ146;u’llᨫ agerian jarri zuen batasunaren garrantzia
-eta errealitatea-. Lehenengoz eta behin, Jainkoa bakarra da.
Munduko erlijio handi guztiak erlijio bakarra dira, Jainkoaren
Mezulariek igorritako Jainkoaren hitz eta borondatearen
errebelazioari gizateriak emandako erantzun desberdinak islatzen
baitituzte. Horixe da, funtsean, gainerako bahᦣ146;rakaspenen
oinarrian dagoen batasun kontzeptua.
Beste zenbait printzipiok Jainko eta erlijio batasun
kontzeptuan dute abiapuntua. Esaterako, Bahᦣ146;u’llᨫ irakasten du
pertsona guztiek, Jainkoak sortutakoak diren aldetik, herri bakar
bat osatzen dutela. Ikuspuntu horretatik ikusita, arraza, nazio,
klase edo jatorri etniko mailako bereizketak iragankorrak suertatzen
dira. Era berean, baztertu beharra dago banako, tribu, probintzi
zein nazio nagusitasunean oinarritutako edozein nozio. Jainkoaren
ahotsak, Bahᦣ146;u’llᨲen ahotik mintzatuz, honako hau aldarrikatzen
du: “Ez al dakizue zergatik sortu
zaituztegun guztiak hauts berberetik? Inor besteen gainetik laineztu
ez dadin. Gogoeta egin ezazue zeuen bihotzean nola izan zineten
sortuak. Denok lehengai berberaz egin zaituztegunez, arduratu behar
duzue arima bakarra izaten, oin berberekin ibiltzen, aho berberaz
jaten eta lur berean bizitzen, hartara zuen izate barne-barnekoenek
eta zuen ekintza eta obrek agerian jarriko baitituzte batasuna eta
eskuzabaltasunaren funtsa. jarraituko
da |